Osborne jauregia | |
---|---|
Osborne House | |
Ondasun Ingelesa | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Ingalaterra |
Ingalaterrako eskualdea | Hego-ekialdeko Ingalaterra |
Uharte | Wight |
Herri | East Cowes |
Koordenatuak | 50°45′02″N 1°16′12″W / 50.75053°N 1.27005°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1845 |
Inaugurazioa | 1851 |
Jabea | English Heritage |
Kudeatzailea | English Heritage |
Komisarioa | Viktoria Erresuma Batukoa Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa |
Eraikitzailea | Thomas Cubitt (en) |
Egitura ingeniaritza | Thomas Cubitt (en) |
Estiloa | Renaissance Revival architecture (en) Italian Renaissance architecture (en) Italianate architecture (en) |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Ondare Ingelesa | 1223802 eta 1000929 |
Kontaktua | |
Helbidea | York Avenue, East Cowes, Isle of Wight, PO32 6JT |
Webgune ofiziala | |
Osborne jauregia (ingelesez Osborne House) Ingalaterrako Wight uhartean dagoen Cowes udalerrian kokatzen den jauregi bat da. 1845 eta 1851 bitartean eraikia, Viktoria I.a Erresuma Batukoak bere heriotza unerarte udaldiko egoitza gisa erabili zuen, honela garaiko britainiar erregetzarri mugatutako aisialdi gune bilakatu zen. Ondorioz britainiar gizarteko jende dirudun ugarik ere udaldiak udalerri honetan igarotzen hasi zen. XX. mendearen hasieran behealdeko solairua jende arruntari ireki zitzaion, baina aipatutako erreginaren logela ez zen 1954. urterarte bisitei ireki ahal izan, berak utzi zuen moduan mantendu zelarik.
Gaur egun Britainiar Ondarearen jabetza da, eraikina zein lorategiak jendeari irekiak daude, gehienbat gaur egungo britainiar errege familiak udaldiak Eskozian dagoen Balmoral gazteluan iragaten dituelako.